Sagarra eta sagardoaren artisauak gara

 Landa ingurua eta hiria berriro lotzeko asmoa duen irabazi asmorik gabeko elkartea gara. Kultura sortu eta dinamizatzen dugu, gure gazte sortzaileen sormena sustatzen dugu eta kultura zure herri, museo edo kultur etxera eramaten dugu kultura.

Gehiago jakin

Kultura sortzaileak

Urtean behin sorkuntza lehiaketa bat antolatzen dugu Euskal Herriko gazteentzat Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin batera. Irabazleek beraien proiektuak martxan jartzen dituzte eta, sorkuntzaren fase guztiak bizi ondoren, sorkuntzak herriko plazetara ateratzen ditugu.

Galeria gara

 Gure sorkuntza guztiek abiapuntu bera dute. Sagarra eta sagardoaren kultura eta, landako bizitza. Bizipen pertsonalak, kondairak, mitoak zein ipuiak dira gure sortzaileak erabiltzen dituzten elementuak
.

Hasiera berri bat

“Aro berri bat hasi da lurrean. Ehiztari biltzaile taldeak basoak atzean uzten dituzte hirigune kaotikoetan murgiltzeko. Nekazaritza jaio da eta, honekin batera, gizakiak bereak egiten ditu gizakiak Ama Lurreko elikagaiak. Guztiak? Ez, guztiak ez. “

Sagar Denborak

Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolaturiko lehen SagarArteko sortzaile lehiaketaren irabazlea dugu Maria Altuna. Malus Arbore Cecidit izenpean hiru zeramikazko pieza aurkitzen ditugu pintura ezberdinekin landuak.

Arbasoak

Astarbe familiaren historian oinarritzen den 5 kuadrotako kolekzioa dugu Arbasoak. 15 belaunaldietako 3 hartzen ditu protagonista bezela Juaristik hiru pertsona hauen historia kontatuz. Familiak zituen argazkietan oinarriturik, naturalki izaera landatarra duten kontakizunei ikuspuntu urbanoa erantsi die artistak.

Kultura bizitzen dugu

Era berritzaile batean dinamizatzen dugu kultura. Dastatzeak, afariak, kontzertuak zein erakusketa berezien bidez, gastronomia, sagardogintza eta kulturak espazioa partekatzen dute. .