Sagarra eta sagardoaren artisauak gara

Landa eta hiriaren arteko elkartrukea sustatzeko asmotan 2017. urtean kontzeptu gisa jaiotzen da SagarArte, bi urte igaro ondoren, 2019. urtean irabazi asmorik gabeko elkarte bilakatzen da. Astigarragako Astarbe sagardotegiak bultzaturiko elkartea, bi errealitateen arteko zubiak birsortzen ditu SagarArtek. Horretarako, gure lurraldeko gazte sortzaileen sorkuntza garaikideak erabiltzen ditugu.

Izaera

SagarArtek sagardotegiak garaian garaiko kultura sorkuntzaren inspirazio iturri izan zirela uste du. Sagardo dastaketek (ondorengo txotx-bezala ezagutuak) esate baterako, kultura elkartrukeak ere izan ziren, landa eremu eta hiriaren artekoak hain zuzen ere. Sagarra eta bertatik eratorritako sagardoa erabiliz beraz, baserri hauek sorkuntza kulturalean parte hartu zuten.

SagarArteren helburua beraz, jatorrira itzultzea da, sagarra eta sagardoaren kultura kultur elkartrukeak sustatzeko erabiltzea eta honela, gure herriko bi errealitateak berriro uztartzea.

Helburuak

1.

Gure inguruko gazte sortzaileei laguntza eskaini eta berdintasunezko politikak jarraitu.

2.

Laguntza eta bekak eskainiz, gure talentuen sorkuntza gaitasunak sustatu eta sagarra eta sagardoaren zein landa eremuaren inguruko kultura sortu.

3.

Dinamizazio berritzaileak sortu sorkuntza hauek eta atzean dauden pertsonak balorean jartzeko

4.

Gure helburuekin bat egiten duten Aministrazio, Unibertsitate, Udaletxe, museo, enpresa, jatetxe, taberna zein pertsonen arteko sarea sortu eta sustatu.

Astarbe Sagardotegia

Proiektu honen jatorria Astigarragako Astarbe Sagarodtegien sagasti zein upategian emandako elkarrizketetatik dator.

Mendiola baserrian kokaturik, Astarbe gutxienez 1563. Urtetik egon da sagardoa ekoizten. Etxeko tolaretik igaro diren 14 belaunaldiak inspirazio iturri gisa, egungo zuzendariek buru belarri diardute sagardogintzan.