Talentu sortzailea sustatzen dugu

Sagarra, Sagardoaren eta landa inguruaren baloreetan oinarrituriko sorkuntza prozesua gure oinarrietako bat dugu. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateari esker, urtean behin sorkuntza lehiaketa bat antolatzen dugu. Honen irabazleak(ek), bere proiektua garatzeko laguntza jasotzen dute. 

Udane Jurasti

N7420 eta ARBASOAK obren sortzailea

Udane Juaristik (Udatxo) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, orduztik, sorkuntza artistikoan murgildurik egon da. Naturaz inguraturik dagoen Azkoitiako auzo bateko tailerretik, berezko estilo urbanoa garatu du Juaristik. Formatu ezberdinetan aurkeztu izan ditu bere sorkuntzak, bai kuadro formatuan, muraletan edo street artean. Hauek garatzerako orduan bestetik, teknika ezberdinak erabili izan ditu, collage eta akrilikoa nabarmenduz.

Maria Altuna Lizarraga

Malum de Arbore Cecidit lanaren sortzailea

Arte Ederretan lizentziatu ondoren bi master ikasi zituen Altunak, bata ikerketan eta bigarrena hezkuntzan. Bi ikasketa hauekin ekipo tekniko zein kreatiboen arteko batasuna lortzen du Maria Altunak, hauek sortzen, interpretatzen eta dinamizatzen ditu eta. Gaur egunean tesi doktoral batean diardu Altunak, sortzaile batek izan ditzazkeen ezaugarri ezberdinak ikertzen: artista/ ikertzailea / hezitzailea.

Paul Lataburu

Sagarra-Manzana kolekzioaren sortzailea

Diseinatzaile donostiarra (1982), inguruan aurkitzen ditugun ezaugarriak miatuz eta ezagutzak nire kabuz berenganatuz, berezko estiloa sortu dut, era natural, pertsonal eta etengabeko aldaera batean. Gustatzen zaizkidan gauzak egiteko aukera izateko zortea izan dut, etengabeko ezagutza eta eboluzio prozesu baten parte naiz eta sortzen ditudan artelan guztiak, Arteuparte Studio-tik abiatzen dira, gure berezko estudio grafikoa.

Aitor Zarzuelo

IDUNN obraren sortzailea

Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko komunikazio graduko ikasketak burutzen ari zela, Aito Arregi (Handia) eta Andrés Gostín zinegileak ezagutu ondoren, zinearen munduarekiko interes berezi bat sortzen da bere barruan. Esperientzia honetatik abiatuz, zine zein argazkilaritza zuzendari bezala formatzen hasten da laburmetraia, bideoklip, dokumental zein bideo arte pieza ezberdinak sortuz. 2015. urtean gazteek sorturiko Laburmetraia Onenaren saria jasoko du 38. Euskal Zinegileen Bileran zuzenduriko Maitaleak laburmetraiarekin.

Anna Roca Barbara

Sagardoaren Belaunaldiak obraren sortzailea

Tarragonan jaioa Anna Roca gazte joan zen Bartzelonara Arte Ederrak ikastera. Margolanak landu baditu ere, performanceak egiten egin du izena 24 urteko gazte katalandar honek. Besteak beste, poesia liburuak ilustratu ditu, inprobisazio askotan parte hartu du eta hiriko jardunaldi kultural sarritan hartu izan du parte.

Iñaki Villanueva Ortega

SagarZaina obraren sortzailea

Iñaki Villanueva Ortega 1981ean jaio zen Iruñean. 13 urterekin egurra lantzen modu autodidaktan hasi zen. 2004-2006 urte bitartean eskultura ikasi zuen Iruñeko Arte Eskolan. 2006an, gainera, Koke Ardaiz-en tailerrean praktikak egin zituen. 2007an, Leonardo beka jaso zuen, Florentziara (Italia) joateko aukera eman ziona. Han, praktikak “Bartolozzi e Maioliren” tailerrean burutzen zituelarik. 2008an eskultura lanbide moduan hartzen du, Berriozarko Udalak 1000. urtemugako ospakizunerako Alde Zaharrerako monolito bat egiteko aukera ematen dionean. Egurraz gain, harria, burnia eta moldeekin ere lanak egiten ditu. Aristregin tailerra (Villanuevartea) badu ere berriozartarra da. Horretaz gain, urte batez jauregi bat eta bestelako eraikinak hargin gisa zaharberritu zituen. 2013 urte amaieran bere tailerra guztiz moldatzen du.